OITk etxeko lanari buruzko konbentzioa onartu du
GENEVA. Etxeko langileek badute beren eskubideak defendatzeko nazioarteko lehen baliabide juridikioa. OIT Lanaren Nazioarteko Erakundeak etxeko lanari buruzko konbentzioa onartu zuen atzo, Genevan egindako batzarrean. Esparru horretako langileek orain arte jasan duten diskriminazioa bukatzea da gobernuetako, sindikatuetako eta patronaletako ordezkariek egindako hitzarmen horren helburua. Atzo, boto eskubidea zutenen gehiengo handi batek babestu zuen konbentzioa. Orain, herrialdez herrialde berretsi beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu