OCDEk pentsioen erreforma kritikatu du
MADRIL. Sei hilean behin pentsioei buruz egiten duen azterketan, OCDEk kritikatu egin du Espainiako sisteman egindako aldaketa bat: jasangarritasun faktorea kentzea eta haren ordez belaunaldien arteko ekitate tresna jartzea. Azken horren bitartez, urtarrilaren 1etik aurrera eta hamar urtez, 0,6 puntu igoko dira Gizarte Segurantzaren kotizazioak, kotizazio oinarriaren %28,3tik %28,9ra. Horren bitartez diru gutxi lortuko dela dio OCDEk, BPGaren %2,3, kontuan hartuta pentsioen eguneraketa berriro inflazioari lotzeak urtero BPGaren %1,4ko gainkostua izango duela. «Tresnak oxigeno pixka bat ematen du epe laburrean, baina ez du konpontzen sistemaren epe luzeko arazoa. Neurri gehiago beharko dira». OCDEk uste du Espainiak «arazo demografiko serioak» izango dituela, eta pentsio sistema auzitan jarriko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu