Pedro Jesus Millan. Noviercasko alkatea

«Noviercasek bultzada bat behar du; herri hauek hiltzen ari dira»

BERRIA.
xabier martin
Noviercas
2021eko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Noviercasko alkatea ez dago eroso elkarrizketarekin; enpresari galdetzeko esan du birritan, baina alkate denez zerbait esateko izango duela entzun duenean, hitz egiten hasi da

Zergatik babesten duzu behi haztegiaren proiektua?

Herriarentzat ona delako, baina ezeren aurretik garbi utzi nahi dut bi baldintzak betetzen badira bakarrik egingo dela: administrazioak baimen guztiak lortzea eta proiektuak jasotakoa zehatz-mehatz betetzea. Hitza betetzen badute, udal hau alboan izango dute.

Zertan da proiektua? Ematen du luzeegi jotzen ari dela, ezta?

Enpresa lurrak erosten ari da, eta proiektua egiteko helburuarekin jarraitzen du. Gaztela eta Leongo Juntaren baimen batzuk falta ditu, baina bere bidea egiten ari da administrazioan.

Ingurumenari kalte egingo ote dion beldurrik ez duzu?

Esan dizut soilik baimen guztiak lortzen baditu egingo dela, eta ingurumen baimenak daude hor, noski.

Ematen du herrian lubaki sakon bat eragin duela honek?

Normala da: ezin da beti adostasun osoa lortu, baina gehienak alde gaude; horregatik naiz ni alkatea orain. Eta ez da izan lurrak saldu dituztelako edo ez, baizik eta herriarentzat onena nahi duelako jendeak. Agian ez dira hona aldatuko 150 lanpostu horiek lortzen dituzten guztiak, baina batzuk bai, eta Noviercasek bultzada bat behar du; herri hauek hiltzen ari dira, eta etxaldea aukera bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.