Nortegas da Naturgasen izen berria

2018ko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Naturgas elektrizitate eta gas enpresak izen aldaketaren berri eman zuen atzo, Bilbon eginiko agerraldian. Orain, Nortegas da enpresaren izena, «merkatuan garrantzia eta nortasun propioa» lortzeko asmoz. Horrez gain, inbertsio berriak egingo dituztela azaldu zuen enpresako presidente Alejandro Legardak, «ehunka milaka bezero» gehitzeko.

Inbertsio berriarekin,EAEko, Asturiasko eta Kantabriako etxeen %85era iritsi nahi du Nortegasek. Egun, milioi bat bezero inguru ditu enpresak, etxebizitzen %60. Horien erdiak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan daude, eta beste erdia Asturiasen eta Kantabrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.