Energia

Nord Streamen balioztatzea eten du Alemaniak

Gasbidea aurten martxan jartzeko aukerak gero eta urriagoak dira.

Nord Stream 2 gasbidea eraikitzeko lanak. AXEL SCHMIDT / EFE
Iker Aranburu.
2021eko azaroaren 16a
12:04
Entzun

Gasaren prezioak%15 egin du gora Europako merkatuetan, kontinenteko hornidura auzitan jar dezakeen erabaki bat hartu baitu Alemaniako energia merkatuko arautzaileak: Nord Stream 2 gasbide berria balioztatzea eten du, behin-behinean.

EBren araudiari jarraituz, hainbat enpresak sortu, garraiatu eta merkaturatu behar dute gasa. Hori dela eta, Nordstreamen jabe den Suitzako konpainiak Alemanian egoitza duen adar bat sortu du gasbideak lurralde hartan zeharkatzen dituen 33 kilometroak kudeatzeko, baina artean artean ez dizkio hornitu beharrezkoak diren materialak eta lantaldea. Behin hori eginda, balioztatze prozesuak jarraitu egingo du, eta ondoren Europako Batzordearen esku geratuko da azken oniritzia ematea.

Ez da baztertu behar haren eskuetara iristen denean Poloniak helegitea aurkeztea, Nord Stream 2ren emaria bere lurraldea zeharkatzen duen Jamal gasbidearen kaltetan irits daitekeelako.
Atzerapenak ia guztiz zapuztu du gasbidea aurten martxan jartzeko aukera, eta aitzakia eman diezaioke Errusiari Europako Batasunaren hornidura ez handitzeko. Horretan aritzea egotzi diete Gazprom Errusiako gas konpainiari eta Vladimir Putin Errusiako presidenteari, baina salaketak ukatu egin dituzte, eta kontratuak bete dituztela erantzun dute.

Nord Stream 2 gasbidea eraikitzeko lanak irailean bukatu zituzten, baina oraindik ez dago irekita, balioztatze prozesua behar duelako. Gasbidea Vyborgetik (Errusia) Lubminera (Alemania) doa, Itsaso Baltikoaren azpian, eta urtero 55.000 milioi metro kubiko gas garraia dezake.<br />Gasa hornitzeko bide bat ez ezik, borroka geopolitikorako tresna bat da Nord Stream 2. Izan ere, Putinek gasbide hori erabili nahi du gaur egun Ukrainan barrena doan gasbidea gutxiago erabiltzeko eta, hartara, Kieveko gobernua zigortzeko. Ofizialki, ordea, gasbidea egiteko erabilitako argudioa da gasa merkatu egingo duela Europako erabiltzaileentzat, Ukraina zeharkatzen duenaren aldean 2.000 kilometro laburragoa delako gasak Alemaniara iristeko egin beharreko bidea.

Gasaren iturria

Gasaren prezioa laukoiztu egin da udazkenean, hornikuntza arazoak direla eta. Alde batetik dago Asiako herrialdeen eskaria asko handitu dela, besteak beste ikatza ordezkatzen ari delako argindarra sortzeko iturri gisa. Baina beste alde batetik dago Errusiak ez duela bere ekoizpena handitu nahi izan beste herrialde batzuekAsiara bideratutako gasarenhutsunea betetzeko, eta ez dituela bete mendebaldeko Europan dituen biltegiak.

Joan den astean, behin Errusiako gas biltegiak beteta zeudela, Putinen aginduari men egin zion Gazprom enpresak, eta pixka bat handitu zuen gas emaria Poloniatik eta Ukrainatik barrena mendebaldera doazen gasbideetan, baina oraindik iazkoen azpitik dago, eta ez da oso eraginkorra izan gasaren prezioa jaisteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.