ARKAUTI. Mende laurdeneko bidea egin du jada Neiker ikerketa eta garapeneko zentroak, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuten atzo Arkautiko egoitzan (Araba). Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza alorretan aritzen da erakundea, sektorea berritzen eta garatzen laguntzeko helburuz. Ekitaldian izan ziren agintariak eta nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileak eta ordezkariak, besteak beste.
Leire Barañanos Neikerreko zuzendari nagusiak adierazi zuenez, «begirada epe luzera jarrita» egin du bidea zentroak, eta sektorearen «lankidetzari» esker lortu du erreferente izatea. Aurrera begira, jasangarritasuna izango du ardatz, eta hiru lan ildo: elikaduraren jasangarritasuna, klima aldaketa, eta berrikuntza teknologikoak.
Zentroak urte hauetan egindako lana goratu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak. Eta azpimarratu zuen haren ekarpena «ezinbestekoa» izango dela hurrengo urteetan ere, elikaduraren alorrean «aldaketa sakonak» espero dira eta.
Neikerrek jakien jasangarritasuna izango du ardatz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu