Navalen orubea VGPren esku geratu dela berretsi du konkurtsoaren epaileak
SESTAO. Atzera-bueltarik ez du: Belgikako VGP enpresa logistikoa izango da Navalen orubeen jabea. Ontziolaren likidazioa kudeatu duen epaileak atzera bota du adjudikazioaren aurkako helegitea, eta berretsi du diru gehien eskaini zuen hautagaiarentzat izango dela orubea. Erabakia behin betikoa da. Naval eskuratzeko hautagai izan zen Marina Meridional ontzigintza enpresak jarri zuen helegitea, argudiatuta VGPk ez zuela industria plan bat aurkeztu. Orubearen zati batean ontziola bat irekitzea eskaini dio Marina Meridionalek VGPri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu