SESTAO. Marina Meridionalek eta A&M-k, Navalen orubea lortzeko enkantean parte hartu zuten enpresetako bik, akordioa egin dute bertan ontzigintza egitasmo bat sustatzeko, eta orain VGP orubearen jabeari eskainiko diote. Ohar bidez azaldu dutenez, egitasmo sendoa da eurena, bost urteko epean 600 lanpostu sortuko lituzkeena. 36 milioi euroko inbertsio batekin hasiko lirateke, eta beste 30 milioi sartu asmo dituzte.
A&M izan zen enkantean eskaintzarik handiena egiten bigarren enpresa, VGPk baino sei milioi euro gutxiago; Marina Meridional, berriz, beste sorta gehienak erosi zituena: makineria, marka... Eskaintza publiko egitea jabearengan presio egiteko modu bat da, haren oniritzia ezinbestekoa baita.
Bi enpresa horiek itsasertzeko lurrak, kaiak eta dike lehorrak beharko lituzkete, eta, haien iritziz, nahikoa toki dago ontzigintza eta VGPren jardun logistikoa aldi berean garatzeko. Eusko Jaurlaritza horrelako aukera baten alde agertu da.
Navalen ontzigintza enpresa bat jartzea eskaini diote VGPri
Marina Meridional eta A&M batu egin dira Navalen jabeari eskaintza bat egiteko; 600 lanpostu sortuko lituzkete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu