Nahitaezkoak ez diren zerbitzuak gelditzea nahi du LAB sindikatuak 

Langileei «segurtasun neurririk gabe» lanera joatera behartzea leporatu die sindikatuak «elite ekonomiko eta politikoei».

Donostiako kiosko bat, atzo. FOKU
Irune Lasa.
2020ko martxoaren 21a
19:28
Entzun

«Langileak babestu, ez kapitala». LABek aldarrikapen taula egin du koronabirusaren pandemiaren harira. «Gutxieneko zerbitzuak, oinarrizkoak, mantendu behar direla diogunon gainetik, elite ekonomiko eta politikoak produkzioari eutsi nahi dio. Eta hala, langileak lanera joatera behartzen ari dira, segurtasun neurririk gabe, kasu ia guztietan», salatu du sindikatuak, eta «egoera horietan planto egitera» deitu die langileei.

Aldi baterako erregulazio dosierren ingurukoa da LABen aldarrikapenetako bat: «Enpresa batek dosierrik ezarriko balu, soldataren %100 bermatu diezaiela langile guztiei, bai enpresa nagusikoei nahiz azpikontratei. Eta arrisku taldeetako langileak, gaixotutakoak nahiz protokoloaren arabera isolatu beharrekoak etxera bidali ditzala %100eko soldatarekin».

«Ezkutuko 155a» ere salatu du LABek, eta demokrazia eskatu Euskal Herriarentzat. «Osasun larrialdia baliatuz estatu eredu autoritario, polizial eta militarizatuaren ezarpenari» aurre egiteko beharra azpimarratu du sindikatuak eta, «larrialde egoeraren aitzakiarekin»,  migratzaileak kanporatzearen eta «Mozal Lege berri bat» ezarri izanaren aurka agertu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.