Hala ere, urte batetik besterako datuak aintzat hartuta, Bizkaian izan du KPIak igoerarik handiena: kontsumoko ondasunak %2,9 garestiago ziren aurtengo azaroan iazkoan baino. Nafarroan % 2,8koa izan da urte batetik besterako tasaren igoera, eta Gipuzkoan eta Araban, ostera, %2,5koa.
Ondasunen eta zerbitzu atalen artean, jantziena eta oinetakoena izan da azaroan gehien garestitu dena Hego Euskal Herri osoan. Nafarroan, esate baterako, %8 igo ziren arropen eta oinetakoen prezioak joan den hilean.
INE Espainiako Estatistika Institutuak eman ditu datu horiek guztiak.
Ekonomia
Nafarroan %0,9 igo da Kontsumorako Prezioen Indizea, eta, Gipuzkoan, berriz, batere ez
Urriarekin alderatuz gero, kontsumoko ondasunen prezioak gora egin du, oro har, Hego Euskal Herrian azaroan. Hala ere, alde handiak daude probintzia batetik bestera. Hala, Nafarroan %0,9 igo da KPI Kontsumorako Prezioen Indizea. Bizkaian, berriz, %0,5. Araban %0,2koa izan da igoera, eta, Gipuzkoan, azkenik, ez da batere igo; aurreko hilean bezalaxe geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu