Nafarroako ekonomiak sendo hazten jarraitu du uztailetik irailera bitartean

Nastat estatistika erakundearen arabera, %3 handitu da BPGa hirugarren hiruhilekoan, iazko epe bereko datuarekin alderatuta.

Landabengo industrialdea. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Landabengo industrialdea. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
joxerra senar
2024ko urriaren 30a
15:50
Entzun

Nafarroako ekonomiak udan erritmoari eutsi dio. Uztailetik irailera, %0,6 handitu da jarduera, eta, bigarren hiruhilekoko datuarekin alderatuta, bi hamarren jaitsi da. Dena den, Nastatek aurreratutako urtearteko hazkunde datua hobea izan da: urtebetean %3 egin du gora jarduerak —bigarren hiruhilekoan %2,6koa izan zen hazkundea—.

Iragan astean, Laboral Kutxak jakinarazi zuen urte honetarako %2,1 haztea espero zutela, baina onartu zuten urte amaieran «beste lau hamarren» igo zitekeela. Aurkezpen hartan izan zen Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, eta hark adierazi zuen %2,2ko hazkundea aurreikusten duela.

Nastaten arabera, batetik, industria eta zerbitzuen sektoreetako jardueraren ondorioz hobetu da datua. Bestetik, familien kontsumo gastuak bultzatu du gorantz barne eskaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.