IRUÑEA. Hiruhileko batetik bestera indarra galtzen ari da oraindik ere Nafarroako ekonomia, baina oraindik hazkunde tasa sendo bati eusten dio. Nastatek atzo emandako datuen arabera, urteko lehen hiruhilekotik bigarrenera %0,3 hazi da, eta %2, berriz, iazko bigarren hiruhilekoarekin konparatuz gero. Nastatek hamarren bat kendu die uztailean aurreratutako datuei.
Sektore guztiak ari dira hazten, baina batez ere nekazaritza (+%3,5) eta zerbitzuak (+%2,4). Industriak ere tasa positiboa du urte arteko tasan (+%1,3), baina negatiboa hiruhileko artekoan (-%4,2), sektore hori ari baita gehien nozitzen inflazio handiak euroguneko ekonomiari eragiten ari zaion pattalaldia.
Eskariari begiratuz gero, familien kontsumoa da argi eta garbi ekonomiaren motorra (+%3,2), administrazio publikoen (+%1,7) eta enpresen inbertsioaren gainetik (+%1,4).
Nastatek irabazien banaketari ere erreparatzen dio, eta, azkenaldian bezala, ziurtatu du gehiago handitzen ari direla enpresen mozkinak eta autonomoen errentak (+%6,9) soldatapekoen errentak baino (+%6).
Enpleguari dagokionez, gora egiten jarraitzen du, eraikuntza ez beste sektore guztietan, baina batez ere zerbitzuetan.
Nafarroako ekonomiak moteltzen jarraitzen du
Azken hiruhilekoan %0,3 hazi da, eta %2 azken urtean. Enpresen irabaziak soldaten gainetik handitzen ari dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu