IRUÑEA. Nafarroako barne produktu gordina (BPG) %5,9 hazi zen 2021ean, gobernuak aurreikusitakoaren (%6,5) azpitik. Energiak garestitu izanak, hornidura kateetan izandako arazoek eta, funtsean, inflazioaren igoerak eragin zuten urte amaierako dezelerazioa. Azken hiruhilekoan moteldu zen hazkundea (%4,9), eta, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, industria hazi zen gutxien (%1,5), eta zerbitzuen sektorea gehien (%8,7).
Iazko hazkundea ez da nahikoa izan, beraz, 2020an galdutakoa berreskuratzeko: urte horretan %8,3ko kolpea jaso zuen. Hegoaldeko beste lurraldeetan, %6,1 suspertu zen iaz Arabako BPGa, %5,7 Gipuzkoakoa, eta %5,3 Bizkaikoa. Gobernuek jakinarazi dute Ukrainako gerra dela-eta aurtengo iragarpenak berrikusiko dituztela: %5eko hazkundea aurreikusi zuten Nafarroan, eta %6,7koa EAEn.
Nafarroako ekonomia %5,9 hazi zen iaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu