BPG

Nafarroako ekonomia %0,5 hazi da urteko hirugarren hiruhilekoan

Nafarroaren esportazioen bilakaera ona nabarmendu du Lourdes Goikoetxea Ekonomia sailburuak.

Iker Aranburu.
2014ko urriaren 30a
13:29
Entzun

Bost hiruhileko jarraian daramatza gora egiten Nafarroako barne produktu gordinak. Nahiko erritmo egonkorrean, gainera: %0,5 hazi zen iazko azken hiruhilekoan eta aurtengo azken bietan, eta %0,4, berriz, aurtengo lehenengoan. Ondorioz, BPGa duela urtebete baino %1,8 handiagoa da.

Goikoetxeak nabarmendu duenez, krisiaren aurreko mailara itzuli da Nafarroaren BPGa, 2007ko azken hiruhileko mailan baitago. Ez du esan, ordea, orduko halako bi dela langabezia eta gizartearen ongizatea neurtzen duten beste aldagai guztiek okerrera egin dutela. 

Goikoetxeak onartu du azken hilabeteotan euroguneko ekonomiak izan duen motelaldiak eragin diezaiokeela Nafarroari ere, neurri batean hazkundea esportazioen bilakaera onari zor zaiolako. Edonola ere, Iruñeko gobernuak ez du aldatu urte amaierarako hazkunde aurreikuspena, %1,5ekoa. 

Nafarroan baino pixka bat motelago doa ekonomia Hegoaldeko beste hiru lurraldeetan. Eustatek atzo kaleratu zuenez, uztailetik irailera %0,4 hazi da, eta %1,3 urte arteko tasan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.