Nafarroak ere proiektuak aurkeztu ditu

Maroto eta Txibite, atzo. BERRIA.
2021eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Maria Txibite Nafarroako presidentea Reyes Maroto Espainiako Industria ministroarekin bildu zen atzo, Madrilen. Europako Batasunaren Next Generation funtsak jasotzeko «zenbait proiektu» aurkeztu zizkion. Urrian, Iruñeko gobernuak azaldu zuen 125 proiektu zituela esku artean; horien artean, bateria elektrikoak egiteko fabrika bat, hidrogeno berdea sortzeko beste bat, eta Nafarroako Ubidearen luzapena. Marotok, berriz, atzera egin behar izan du funtsen banaketan ia erabateko ahalmena izateko asmoan. Eusko Jaurlaritza eta Kataluniako Generalitatea ez ezik, PSOEk kontrolatutako erkidego batzuk ere aurka jarri zitzaizkion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.