Asteon lanean ari ziren hiru lagun hil dira Euskal Herrian. Azkena, gaur, Muxikan (Bizkaia): traktorearekin beharrean zebilen 55 urteko gizonezko bat zendu da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 15:15ean gertatu da, Ormaetxe auzoan.
Istripua gertatu denean, bakarrik zegoen gizona, eta, larrialdi zerbitzuak heldu direnerako, hilda zegoen. Ertzaintzak ikerketa hasi du, zer gertatu den argitzeko.