Lan istripua

Muniainen 42 urteko gizon bat hil da orein batek adarkatuta

Lanean ari zen gizona. Bularrean jo du abereak, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute suspertu.

Lan istripu bat salatzeko elkarretaratze bat, iaz, Iruñean. IñIGO URIZ / FOKU
2022ko urriaren 2a
21:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Muniainen (Nafarroa) 42 urteko abeltzain bat hil da gaur goizean. Lan egiten zuen etxaldean gertatu da istripua: bularrean adarkatu du orein batek, eta bertan hil da gizona.

Larrialdi zerbitzuek 11:35 aldera jaso dute abisua. Saiatu dira gizona suspertzen, baina ezin izan dute. Odol asko zuen galdua ordurako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.