Mugimendu eolikoak

Iberdrolak East Anglia One parke eolikoaren %40 saldu du, 1.800 milioi euroan. GESek bigarren aldiz garatuko du proiektu bat Mexikon

East Anglia One parke eolikoko Andaluzia II azpiestazioa, Iparraldeko itsasoan. HEXCAM LTD / EFE.
Paulo Ostolaza.
2019ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Nazioarteko proiektuetan murgilduta dabiltza energiaren sektoreko zenbait euskal enpresa. Horren adibide, Scottish Power Renewables Iberdrolaren adarrak East Anglia One itsasoko parke eolikoaren %40 saldu du, 1.800 milioi euroren truke. Iberdrolak atzo eman zion salmentaren berri CNMV merkatu arautzaileari, akordioa abuztuaren 12an iragarri zen arren. Australiako Macquarie funtsaren Green Investment Group izan da eroslea.

Euskal konpainiak East Anglia Oneren zati bat saldu du, baina proiektuaren kontrolari eutsiko dio. Ipar itsasoan dago kokaturik Iberdrola egiten ari den parke eoliko hori; amaitzean, 714 megawatteko potentzia izango du, Erresuma Batuko 600.000 etxe energia garbiz hornitzeko adina. Gainera, Iberdrolak datozen urteetan itsasoan proiektu eoliko gehiago garatzeko asmoa du; nagusiki Ipar itsasoan, Baltikoan eta Estatu Batuetan.

Bizkaiko energia enpresak 2018-2022 aldirako plan estrategikoan zehaztu zuen bere aktiboa mugitzeko beharra, eta hor kokatzen da azken mugimendu hori ere.

Ez da proiektu eolikoetan murgilduta dabilen euskal enpresa bakarra. Gaur bertan iragarri du GES Global Energy Servicesek Yucatanen (Mexiko) 90 turbina jartzeko eskaria beteko duela. Envision enpresak egin dio eskaria, munduko turbina fabrikatzailerik handienetako batek. Guztira 2,5 megawatt-eko 36 makina eta 120 metroko dorre bat egin beharko ditu GESek. 50 pertsona inguruk egingo dute lan proiektuan, bost hilabetez; ez dute prezioaren berri eman.

Bigarren aldia da Envisionek GESi eskari bat egiten diona; iaz ere Mexikon jardun zuten elkarlanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.