Muga zergek autogintzan zer eragin izango duten aztertuko du Nafarroako Gobernuak

Mikel Irujo Industria kontseilariak nabarmendu du etorkizunean mugikortasun iraunkorra izango dela nagusi, «nahitaez».

Mikel Irujo, Anfac elkarteak Madrilen antolatutako mahai inguruan. NAFARROAKO GOBERNUA
Mikel Irujo, Anfac elkarteak Madrilen antolatutako mahai inguruan. NAFARROAKO GOBERNUA
joxerra senar
2025eko otsailaren 20a
13:51
Entzun

Donald Trump AEBetako presidenteak asteon mehatxa egin du autoei %25eko muga zergak ezarriko dizkiela. Bere mehatxuetako asko betetzen dituela jakinik, Nafarroako Gobernuak iragarri du muga zergek autogintzan izango duten eragina neurtzeko mahaia sortuko duela. 

Administrazio publikoek auto industria bultzatzeko har ditzaketen neurriei buruzko mahai inguru batean parte hartu du Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria kontseilariak, Madrilen (Espainia). Mintzaldian, hizpide izan dute gaur egungo jokaleku konplexua; besteak beste, Txinako konpainien lehia eta energiak etorkizuneko eraldatzean izango duen garrantzia. 

Lehiakortasunaren erronkaren harira, Trumpek iragarritako muga zergek zer ondorio izango dituzten aztertu nahi dute, industriaren eskutik.

Irujok nabarmendu du Nafarroak aurrerapauso handiak eman dituela auto elektrikoaren salmentetan, baina oraindik «bide luzea» geratzen dela deritzo. Haren ustez, etorkizunak mugikortasun iraunkorraren ildotik jo behar du, «nahitaez». Hala, garrantzitsutzat jo du Nafarroako Volkswagen zer-nolako inbertsioa egiten ari den auto elektrikoaren produkziora egokitzeko.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.