Mt. Goxen itxierak Bitconi buruzko kezka eragin du

2014ko otsailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Bitcoinen segurtasunari buruzko zalantzak sortu ditu diru birtual hori trukatzeaz arduratzen zen plataforma batek porrot egin izanak. Mt.Goxek otsailaren 7an utzi zion erabiltzaileei dirua itzultzeari, eta atzo funtzionatzeari utzi zion. Enpresak onartu du 120 milioi euroren balioa duen diru birtuala desagertu dela, bitcoin guztien %6. Diru horren balioa %30 jaitsi zen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.