Irudia. Barakaldo
'Mozal lege' mehatxua langileei

Bizkaiko metalgintzako sindikatuek (ELA, CCOO, LAB eta UGT) ezin izan zuten elkarretaratzea egin BECen aurrean. Baimena izan arren, bertaraturiko ertzainek —hiruna auto eta furgoneta— atetik 50 bat metrora gelditzera behartu zituzten manifestariak, eta mehatxu egin zieten gehiago gerturatzen baziren mozal legea aplikatuko zietela. Sindikatuek hiru greba egun deituak dituzte, eta espero dute egun horietan Jaurlaritzak beste jarrera bat izatea. Aurretik, beste bilera bat eskatu diote FVEM patronalari ekainaren 15erako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu