Mondragonen «presioak» salatu ditu Oronak ere

Oronaren batzar orokor bat, artxiboko irudian. ORONA.
2022ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
HERNANI.Orona kooperatibak abenduaren 16rako deitu du ezohiko batzar bat, bere bazkideek erabaki dezaten Mondragon taldean jarraitu nahi duten. Egun horretan ere egingo dute batzarra Ulmakoek, asmo horrekin berarekin.

Oronako kontseilu errektoreak taldetik ateratzeko eta «subiranotasun osoa berreskuratzeko» proposamena aurkeztu du, baina bazkideek dute azken hitza. Kooperatibista horiei «presio» egitea egotzi dio Oronako kontseiluak, agiri baten bidez. «Esku hartze onartezina» iruditu zaio. «Oronak beti defendatu du kooperatiben eta hura osatzen duten bazkideen subiranotasuna, eta horregatik arbuiatu nahi dugu kooperatibismoan oinarrietan lekurik ez duen edozein esku hartze».

Hernaniko kooperatibak azaldu du azaroaren 15az geroztik 40 saio egin dituela bere proposamena bazkideei azaltzeko, eta batzarraren aurretik beste hainbat egingo dituela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.