Mondragoneko arduradunek lekuko gisa deklaratuko dute

Fagorren aurrezkiak galdu zituzten 950 lagunek jarritako salaketaren epaiketa udaberrirako espero dute

2017ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
BERGARA. Epaiketaren eguna zehaztu zain geratu da Eskuratuk eta Ordainduk Mondragonen aurka jarritako salaketa. Epaiketaren atariko prozesua atzo amaitu zen Bergarako epaitegian, eta epaileak erabaki zuen Mondragoneko arduradunek lekuko gisa deklaratuko dutela. Han izango dira Txema Gisasola, Jose Maria Aldekoa eta Javier Sotil presidente ohiak, Agustin Markaide Eroskiko burua eta Fagorreko azken arduradunak izandakoak. Ez du agertu beharko, berriz, Iñigo Uzin Mondragoneko gaur eguneko presidenteak.

Epaiketa «ziur aski» udaberrian egingo da, Donostian edo Bilbon, Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako ordezkariek adierazi dutenez. Talde horietan biltzen dira salaketarekin bat egin duten 950 lagunak. Fagorren ekarpenetan edo hari egindako maileguetan inbertitu zuten langile ohiak dira. 47,8 milioi euroko kalte-ordainak eskatzen dizkiote Mondragon taldeari, uste dutelako ezkutatu egin ziela Fagorren benetako egoera ekonomikoa, eta «informazio okerra» eman zietela aurrezkiak atera ez zitzaten.

Mondragonek erantzun du ezer okerrik ez duela egin, eta ez duela inor engainatu. Agiri baten bidez gogorarazi du kooperatibak «autonomoak eta subiranoak» direla, eta, hortaz, kontuak Fagorri soilik eskatu ahal zaizkiola. Gainera, gogorarazi du hori bera ebatzi zuela Fagorren konkurtsoaz arduratu zen epaileak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.