Ibarmia elkarlanean arituko da Suediako Modig enpresarekin

Modigek Gipuzkoako enpresaren zati bat erosi du. Makina berriak Azkoitiko lantegian garatuko dituzte.

Koldo Arandia, Ibarmiako lehendakaria eta David Modig, Modigeko lehendakaria. IBARMIA
Koldo Arandia, Ibarmiako lehendakaria eta David Modig, Modigeko lehendakaria. IBARMIA
Estibaliz Navarro Argaz
2024ko uztailaren 10a
17:00
Entzun

Makina modelo berriak elkarrekin egiteko asmoarekin, Gipuzkoako Ibarmia eta Suediako Modig enpresek iragarri dute lankidetzan ariko direla. «Aliantza estrategikoa» egin dutela azaldu dute, «programa osagarriak garatzeko, fabrikatzeko, saltzeko, instalatzeko eta zerbitzatzeko». Elkartasun hori bultzatzeko, Modigek partaidetza minoritario «nabarmena» izango du Ibarmiaren kapitalean. Lankidetza Azkoitian zentratuko da.

Modigek Kalmar hirian du egoitza, eta batez ere aeronautikarako eta auto elektrikoetarako makinak egiten ditu; Ipar Amerikarako merkatua hornitzen du. Ibarmia, berriz, dibertsifikazio handiko makinetan aritzen da, Europan eta Asian gehienbat.

«Bi konpainien artean ia 150 urteko ibilbidea izanik, aukera izugarria ikusten dugu orain elkarrekin hasten ari garen etapa honetan», esan dute bi enpresetako arduradunek, David Modigek eta Koldo Arandiak. Negoziazio prozesuan izandako «erabateko sintonia eta bizkortasuna» nabarmendu dituzte, «bi konpainietan izan den belaunaldiz belaunaldi transmititutako familia enpresaren kulturari esker». 

Congelados Navarraren erosketa

Beste euskal enpresa batek, Fustiñanako Congelados Navarrak, erosketen bidea aukeratu du bere merkatua zabaltzeko. Tastia Group enpresa osorik erosi du; Castelloko talde hori Muerde la Pasta italiar jatetxe katearen eta Benfood elikagai fabrikaren jabea da. Bi enpresa horietako langileek lanean jarraituko dutela adierazi du Congelados Navarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.