Mobilizazioak TS Fundicionesen, enpresa ixtea eragotzi nahian

Zestoako lantegia oraindik irekita dago, baina zazpi langile soilik ari dira, pieza batzuk bukatzen

Urola Kostako Hitza
2014ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Zestoako TS Fundicioneseko langileak ez daude etsitzeko prest. Joan den ostiralean jabeek lantegiaren itxieraren berri eman zietenetik, lehen aldiz bildu ziren atzo. «Bilera gogorra izan da; suminduta daude langileak, gertatu denaren errua guri egotzi digutelako», ziurtatu zuen enpresa batzordeak. Mobilizazioak hasiko dituzte gaur ixtea geratzeko azken saio gisa. Itziarreko WEC lantegiaren aurrean bilduko dira gaur —TSren jabeena da hura ere—. Bihar Arroako plantaren aurreko biribilgunean batuko dira, eta ostegunean 24 orduko itxialdia egingo dute Zestoako kiroldegian, Arroako lantegitik Zestoara oinezko martxa egin ondoren.

«Negoziatzeko prest» dagoela berretsi zuen enpresa batzordeak, eta gezurtatu egin zuen soldatak —Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren %50 handiagoak— eta 35 orduko lanaldia mantentzea eskatu izana. «Eskatzen dugun gauza bakarra kaleratzerik ez izatea da. Puntu guztietan negoziatzeko prest gaude, baina haiek ez dute negoziatu nahi». Irekita jarraitzen du Zestoako lantegiak, baina soilik zazpi langile ari dira lanean. «Hiru pieza falta dira egiteko, eta langileei mehatxu egin die enpresak, lanera joan ezean zigor espedientea irekiko zaiela», salatu zuten. Enpresa datozen egunetan ixtea aurreikusi dute langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.