MMEk EBren alde egin du Boeingen laguntzen auzian
GENEVA.Munduko Merkataritza Erakundeak (MME) legez kanpokotzat jo ditu 2012 eta 2015 bitartean AEBek Boeing hegazkingileari emandako laguntzak. Sos horiek Airbusi kalte egin ziotenez, MMEk baimena eman dio Europako Batasunari AEBei 4.000 milioi euro arteko muga zergak ezartzeko. Iaz, Airbusen aurka egin zuen MMEk, eta, horren ondorioz, AEBek tarifak ezarri zizkien EBko produktu askori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu