Mila positiboen muga pasatu da Euskal Herrian

2020ko martxoaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Abiada hartuta dabil birusa Euskal Herrian: mila positiboen muga pasatu zen atzo. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek esan zuten 727 kasu positibo zenbatu dituztela; Nafarroako Gobernukoek, 274. Eta egun osoan ugaritu egingo ziren, zalantzarik gabe. Hildakoen kopurua ere bizkor ari da gora; Osakidetzako zentroetan, koronabirusak erasandako 36 paziente hil dira jada, eta azken hamalau heriotzak gertatu berriak zirela onartu zuten atzo. Nafarroan, bi heriotzaren berri eman dute orain arte. Deigarria da gaitz horren ondorioz ospitalean dauden pertsonen kopurua ere: 370 pasatxo ziren atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.