Merkataritza aurreikuspenak apaldu dituzte

2019ko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GENEVA. Merkataritza salmenten aurreikuspenak erdia baino gehiago jaitsi ditu MME Munduko Merkataritza Erakundeak; duela sei hilabete %2,6ko hazkundea aurreikusi zuen, eta atzo jakinarazi zuen %1,2ko igoera baizik ez duela espero. Esan beharrik ere ez dago: AEBen eta Txinaren arteko gerra komertzialak azaltzen du hein batean munduko herrialdeen arteko merkataritza apaltzea, eta brexit-ak beste hein batean, noski. Aurreikuspen «ilun» horiek «etsigarriak» dira, MMEko zuzendari nagusi Roberto Azevedorentzat, «baina espero zitekeen». Erakundearen kalkuluak beteko balira, munduko merkataritzak nabarmen egingo luke atzera 2018. urtearekin alderatuta, iaz %3 igo baitzen. Bada, MMEren azken aurreikuspena baikorra izan daitekeela ohartarazi du Azevedok, potentzien arteko tentsio komertzialek luze joko balute, munduko merkataritza soilik %0,5 igotzeko aukera ere badelako, haren arabera. «Muga zerga eta zigor gehiagok ziklo suntsitzaile bat ekarriko lukete munduko merkataritzara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.