Mercedeseko sindikatuak murrizketen beldur dira, ekoizpen betean egon arren

2019ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ.Mercedesen Gasteizko lantegiko langile batzordeak lanuzte partzialak antolatu ditu datorren asterako, hiru langileren kaleratzea salatzeko. UGT, ELA, LAB, CCOO, ESK eta PIM sindikatuak beldur dira zuzendaritzak ez ote dituen murrizketa gehiago egingo lantegian, nahiz eta plantaren produkzio maila gorenean egon. Batzordeak azaldu duenez, zuzendaritzak asmoa zeukan aste honetan «aurrezpen plan bat» aurkezteko sindikatuei, baina atzera egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.