Mercedesek bi txandatan egingo du lan martxotik aurrera

Zuzendaritzak 2025. urterako negozio plana jakinarazi die sindikatuei. Txanda bat gutxiago egingo dute, baina ez dute argitu jarduna luzatuko duten.

Langile bat Gasteizko Mercedes furgoneten lantegian, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU.
Langile bat Gasteizko Mercedes furgoneten lantegian, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Kerman Garralda
Gasteiz
2024ko azaroaren 14a
16:45
Entzun

Gasteizko Mercedesen lantegiak lan antolaketa berria izango du datorren urtean. Martxotik aurrera, bi txandatan arituko dira, hirutan aritu beharrean. Hala jakinarazi die zuzendaritzak sindikatuei gaur. Ez dute zehaztu, ordea, jarduna bederatzi ordukoa bilakatuko ote den eta bi larunbatetatik bat lan egin beharko duten. Hori da arduradunen asmoa, baina sindikatu nagusiek ez dute begi onez ikusten.

Mercedes Gasteizko fabrika handitzeko lanetan ari da. Hala ere, hainbat egunetan ekoizpena eten behar izan dute, «lantegiaren ekoizpen ahalmena merkatuen eskarietara egokitzeko»: apirilaren 23tik maiatzaren 6ra egin zuten lehen geldialdia, urrian beste bi egun egin zituzten hala, eta urtea abenduaren 19an bukatuko dute. Negozio planean egutegia ere jaso dute; urtarrilaren 13an itzuliko dira lanera.

Mercedesek pisu handia du Arabako ekonomian, eta euskal auto industriaren motor nagusia da, Iruñeko Volkswagenekin batera. 5.000 langileri ematen die lana zuzenean, eta hornidura kate osoan beste 30.000 lanpostu ziurtatzen ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.