Koronabirusa

Mercedes 20an irekiko dute, eta VW, 27an

VW, Landabenen. IÑIGO URIZ / FOKU.
2020ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Asteartearekin batera, lanera itzuliko dira lantoki asko Hego Euskal Herrian, oinarrizkoa ez den jarduera eteteko debekua igande gauerdian kenduko baitu Espainiako Gobernuak. Fabrika handi askok iragarri dute asteartean ekingo diotela berriro ekoizpenari —Michelinek, Sidenorrek...—, baina horretarako asmorik ez dute Euskal Herriko lantegi handienek, Gasteizko Mercedesek eta Iruñeko Volkswagenek.

Mercedes martxoaren 14an itxi zuten, eta apirilaren 13an irekitzeko asmoa zuen hasieran, baina orain onartu du ziur aski hilaren 20ra arte itxarongo duela, denbora beharko duelako segurtasun neurri bereziak indarrean jartzeko, eta ez dakielako zenbat langile dauden berrogeialdian. Hori bai, txanda bakar bat izango litzateke.

VWek, berriz, hilaren 27an irekitzeko asmoa du, besteak beste, ez duelako espero auto salmenta berehalakoan suspertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.