Mercabilbaoko grebak «positiboak» izan direla esan du ELAk

Protestek oihartzun handia izan dutela jakinarazi du sindikatuak, eta iragarri du aurrera jarraituko dutela lanuzteekin.

asier gonzalez de san pedro
2023ko azaroaren 20a
14:00
Entzun

Atzo eta gaur lanuzteak egin dituzte Mercabilbao elikagaien banaketa zentroko fruta, barazki eta banana arloetan, eta ELA sindikatuak balorazio «positiboa» egin du, ehun langile inguruk egin baitute greba. «Langileek argi utzi dute ez daudela ados patronalaren proposamenekin eta langileen soldatak KPIaren arabera eguneratu behar direla», adierazi du sindikatuak ohar batean.

Patronalak proposatutako fruta eta barazkien biltegietako hitzarmena «atzerakoia» dela ohartarazi du ELAk; azaldu duenez, patronalak proposatu du malgutasuna handitzea, bajetan osagarria murriztea eta soldatak «KPIaren oso azpitik berrikustea».

Horregatik, sindikatuak iragarri du greba deialdiak egingo dituztela «patronalak KPIa bermatzen duen akordioa proposatu arte».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.