Mecaner «bideragarria» dela esan diote langileek alderdi politikoei

aitor biain
2023ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Mecanerreko langileek Eusko Legebiltzarrera eraman zuten atzo protesta. Stellantis multinazionalak Urdulizko (Bizkaia) fabrika itxi asmo du, eta hango ordezkariak Vox ez beste talde politiko guztiekin bildu ziren, eta azaldu zieten enpresa «bideragarria» dela, datuek erakusten dutela hori. Izan ere, gogorarazi zieten multinazionalak 600.000 eurotik gora irabazi dituela azken urteen.

Seigarren greba eguna izan zuten atzo, eta manifestazioa egin zuten Gasteizen, autogintzako multinazionalak lantegia itxi eta 148 langile kaleratu asmo dituela salatzeko. ELAren arabera, langile guztiek egin zuten bat lanuztearekin. Bada, sindikatuaren ustez, beharginek beren lanpostua defendatzeko ageri duten aldartearen erakusle da hori. Izan ere, sinetsita daude enpresaren itxiera saihestu daitekeela.

Erakunde publikoen inplikazioa eskatu zuten horretarako, baina. Mezu hori bera helarazi zuen ELAk ere. Mecaner ixtea ez onartzeko eskatu zieten agintariei, eta horretarako urratsak egitea. Bitartean, enpleguaren alde mobilizatzen jarraituko dutela ohartarazi zuten, eta greba protestarako tresna gisa erabiliko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.