Ekonomia

Mario Fernandez izango da BBK-ko presidente berria, Xabier Iralak proposatuta

Jaurlaritzako Lan sailburu izan zen Carlos Garaikoetxea lehendakariaren garaian. Bizkaiko aurrezki kutxak uztailaren 31n egingo du batzarra. Iralak apirilaren 23an jakinarazi zuen postua utziko duela.

2009ko maiatzaren 11
16:23
Entzun
Mario Fernandez (Bilbo, 65 urte) izango da Xabier Iralaren tokia hartuko duena BBK Bizkaiko aurrezki kutxaren lehendakaritzan, gaur eguerdian EiTBk jakinarazi duenez. Iralak apirilaren 23an iragarri zuen kargua utziko duela, "osasun arrazoiengatik"; 2003an hartu zuen presidente postua.

Hain zuzen, Iralak proposatu du bere ordezkoa izatea Fernandez, BBK-k baieztatu duenez. Aurrezki kutxak uztailaren 31n egingo du batzarra.

Fernandez Lan sailburua izan zen Eusko Jaurlaritzan 1980-1984 legealdian, Carlos Garaikoetxea zela lehendakari, baita lehendakariorde ere. EAJ zatitu zenean EAra pasatu zen. Bilboko zinegotzi eta Bizkaiko batzarkide ere izana da. BBVAko zuzendaritzakide izana da. Abokatua da lanbidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.