Marinel bat hil da Bilboko portuan, bihotzekoak jota

64 urte zituen, eta Antigua eta Barbudako bandera duen ontzi batean egiten zuen lan. ELAren zenbaketaren arabera, Hego Euskal Herrian aurten hildako 64. langilea da.

BILBOKO PORTUA - ZAMALANAK
Kargaontzi bat, Bilboko portuan, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
jokin sagarzazu
2024ko abenduaren 26a
16:10
Entzun

ELAk jakinarazi duenez, aurreko larunbatean marinel bat hil zen Bilboko portuan, bihotzekoak jota. Antigua eta Barbudako bandera duen Stinnes Zephir kargaontziko eskifaiako kidea zen, eta 65 urte zituen, Osalanek sindikatuari emandako informazioaren arabera. Itsasontzia atrakatuta zegoen bihotzekoa izan zuenean.

ELAren zenbaketaren arabera, guztira 64 pertsona hil dira aurten Hego Euskal Herrian lanean ari zirela. Horietatik hogei, arrazoi ez-traumatikoengatik.

Sindikatuak ohar batean salatu duenez, garaia da «itsasoko sektorearen arazoei heltzeko»: besteak beste, «komenentziazko banderen erabilerari eta horrek dakartzan bizi eta lan baldintzen prekarizazioari». Kasu honetan, armadorea alemaniarra izan arren, ontziak Antiguako eta Barbudako bandera zuela nabarmendu du. «Komenentziako bandera hori eta beste batzuk erabiltzen dituzte lan baldintza okerragoak ezartzeko eta horien gaineko kontrolak lausotzeko, herrialde horietako araudia aplikatzen baita». Gaineratu du horrek, aldi berean, armadoreei modua ematen diela erantzukizuna saihesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.