Madrilek kupoaz erabakiak bere kabuz hartzea ez luke harrituko Larraitz Ugarte

Madrilgo presidente Ignacio Gonzalezek EAEk eta Nafarroak 3.200 milioi gehiago ordaintzea nahi du

xabier martin
2014ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroak duten kupo sistemaren kontra tarteka iristen diren erasoetako bat ailegatu zen atzo, Ignacio Gonzalez Madrilgo presidentearen ahotan. PPko kideak uste du euskal lurraldeek 3.200 milioi euro gehiago pagatu beharko lizkieketela Madrili, «sistema justuagoa» izateko. Genovatik urrun da Madrilgo presidentea, besteak beste ustelkeria kasuren batetik gertuegi egoteak ez diolako mesederik egin Rajoyren inguruan egoteko; baina, PPren bozeramaile ofizial bat izan gabe ere, kupoaz esandakoekin alderdi guztien arreta lortu du.

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak atzo esan zuen ez lukeela gehiegi harrituko Espainiak bere kabuz kupoari buruzko erabakiak hartzea. Ez du uste kupoaren sistema inolako pribilegioa denik, eta gogoratu zuen ia 1.000 milioi euroko desadostasuna dagoela oraintxe bertan Jaurlaritzaren eta Madrilen artean kupoaren inguruan.

EAJko parlamentari Aitor Estebanek, berriz, gogoratu zuen Espainiak beste erkidegoetan baino gutxiago inbertitzen duela Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. «Objektiboa da Espainiak ez duela bere eskuduntzen pareko inbertsiorik egiten hemen».

PPtik ere iritsi ziren kritikak. Bizkaiko presidente Anton Danboreneak «astakeria» bat dela esan zuen. Nafarroako presidente Yolanda Barcinak, berriz, Nafarroa Espainiarekin «solidarioa eta leiala» dela esan zuen, eta asko pagatzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.