Lozy's Pharmaceuticalseko langileek akordioa lortu dute, 112 eguneko grebaren ostean

Baztango enpresa horretako langileek soldata igotzea eta lanaldia murriztea lortu dute, besteak beste.

Lozy's Pharmaceuticalseko langileak, Iruñean egin zuten manifestazioetako batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Lozy's Pharmaceuticalseko langileak, Iruñean egin zuten manifestazioetako batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Aitor Garmendia Etxeberria.
2024ko ekainaren 12a
16:40
Entzun

Greban 112 egun igaro ostean, gaur akordio bat lortu dute Lozy's Pharmaceuticals enpresako arduradunek eta langileek. Lekarozen (Baztan, Nafarroa) dagoen lantegi horretan 80 langile finko daude; gaur sinatutakoarekin lan baldintzak hobetzea lortu dute. Besteak beste, lanaldia 24 ordu murriztuko diete, soldata KPIa baino gehiago igo, eta antzinatasunaren eta aldi baterako ezintasunaren osagarriak hobetu.

Espainiako kimikagintzako lan hitzarmena aplikatzen zien enpresak, baina langileek hitzarmen propio bat eskatu zuten. Ez zuten akordiorik lortu, eta, otsailaren 20an, greba hastea erabaki zuten. Ordutik, manifestazioak egin dituzte Baztanen eta Iruñean.

Greban hilabete zeramatela, Lozy'seko langile batzordeak jakinarazi zuen enpresak aldi baterako langileak kontratatu zituela greban zeudenen ordez. Geroago, hil honen hasieran, langileek salatu zuten enpresaren egoitza tokiz aldatzeko «mehatxua» egin zietela. Gaur, ostera, ELA sindikatuak langileen «garaipenaren» berri eman du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.