Loli Garciak beste lau urtez gidatu nahi du CCOO
BILBO. Euskadiko CCOOk ekainaren 3an eta 4an egingo du bere XII. Kongresua, eta Loli Garcia egungo idazkari nagusia berriz aurkeztuko da kargurako. Bera izan zen sindikatua zuzendu zuen lehen emakumea, 2017an Unai Sordoren lekukoa hartu baitzuen. Gasteizko Europa jauregian egingo dute batzarra CCOOko kideek, eta 200 ordezkari daude deituta. Duela lau urte, botoen %84,3 lortu zituen Garciak. Orduan ere ez zen beste hautagairik aurkeztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu