Lizarrako behargin bat hil da lan istripuan, gidatzen zuen kamioian iraulita

Valareña herriaren parean gertatu da istripua (Aragoi, Espainia), Nafarroako mugatik gertu. Aurten lan istripuan hildako zortzigarren garraiolaria da.

A-1208 errepidean iraulitako kamioia. ZARAGOZAKO DIPUTAZIOA
A-1208 errepidean iraulitako kamioia. ZARAGOZAKO DIPUTAZIOA
Ion Orzaiz.
2024ko maiatzaren 14a
10:30
Entzun

Lizarrako (Nafarroa) bizilagun bat zendu zen atzo arratsaldean Valareña herrian (Espainia), gidatzen zuen kamioian zihoala irauli ostean. Gizonezkoak 51 urte zituen, eta Cerio Ensilados enpresako behargina zen: kamioian alpapa garraiatzen zuen, Lizarrako biltegietatik Aragoiko beste enpresa batera. Guardia Zibilak azaldu duenez, ezbeharra 16:00 aldera gertatu zen, A-1208 errepidearen 28,600 kilometroan.

Guardia Zibilaz gain, Zaragozako Diputazioko suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren istripua gertatu zen tokiraino, baina kamioi gidaria hilotz zen ordurako. Aragoiko Gobernuak baieztatu du ezbeharra lan istripua izan zela.

Euskal Herriko sindikatuen zenbaketaren arabera, aurten lan istripuan hildako 23. behargina da. Horietatik zortzi garraiolariak ziren. Aurtengo lehen bost hilabeteetan iaz urte osoan baino kamioilari gehiago hil dira.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.