Lesakako Arcelorrek etenaldiei ekin die, eskaera faltagatik

Altzairuaren multinazionalaren arabera, Asiako produkzio masibo eta merkeak eragin du eskaeraren gutxitzea; Olaberriko eta Bergarako lantegiek ohiko produkzioari eutsiko diote, egoera egonkorra ez bada ere.

 Arcelor Mittal multinazionalak Lesakan duen lantegia. BERRIA
Arcelor Mittal multinazionalak Lesakan duen lantegia. BERRIA
inaki rubio
2024ko urriaren 22a
11:39
Entzun

Arcelor Mittalek iragan astean jakinarazi zuen Gijongo (Espainia) lantegian geldialdiak eginen zituela, eskaera faltak eragindako produkzio eskasia dela eta. Orain, ordea, adierazi du Lesakan (Nafarroa) duen egoitzan ere geldialdi partzialak egiten hasi dela, lan karga oso bat falta dela iritzita. Erabakiak 170 langileri eraginen die.

Olaberriko eta Bergarako (Gipuzkoa) lantegien egoera hobea bada ere, Arcelor Mittalek esan du halako konpetentziarekin zaila dela enpresak merkatuan ikusgai egitea, eta ziurgabetasun handia dagoela datozen hilabeteei begira: «Goizegi da oraindik aurreikuspenak egiteko».

«Izugarrizko» lehia

Enpresaren arabera, kanpoko faktoreek eragin dute horrela egotea: «Eskaera falta orokorra da Europan, bereziki Asiako herrialdeetako izugarrizko konpetentzia dela eta». Arcelorrek azaldu duenez, enpresa horiek ez dute CO2 emisioen gaineko zergarik ordaintzen, europarrek egiten duten moduan, eta azpimarratu du eskulana han «askoz ere merkeagoa» dela, eta ekoizteko gaitasuna, «gehiegizkoa». Multinazionalak esan duenez, merkatuaren ezegonkortzea eragin dute faktore horiek guztiek, altzairuaren eskaera ezinbestean gutxituz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.