Lehiakortasuna hobetzeko zergen alde dago Cebek

2023ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
BILBO. Cebek Bizkaiko enpresarien elkartea «pozik» dago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga sistemaren erreformari ekingo zaiolako. Patronalaren ustez, maiatzeko udal eta foru hauteskundeen ondoren izango da, eta enpresen lehiakortasuna hobetuko duten neurriak iradokiko dizkiete erakunde publikoei. «Beti esan dugu fiskalitatea lanabes bikaina dela lehiakortasuna hobetzeko», esan zuen atzo Carolina Perez Toledo Cebekeko presidenteak. Patronala beti agertu izan da sozietate zerga eta halakoak jaistearen alde.

Ez da, baina, Cebeken ardura bakarra, ezta handiena ere. Enpresei egin dien inkestan biizan dira agertutako kezka nagusiak: batetik, errentagarritasun jaitsiera; eta, bestetik, absentismoa: «EAEko maila %9,8 da; Espainian, esaterako %6,7», azaldu zuen Toledok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.