Legazpiko CIEn greba mugagabea hasiko dute

2023ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
LEGAZPI. Legazpiko (Gipuzkoa) CIE fabrikako langile batzordeak greba mugagabera deitu du, asteartean hasita. Lantegi horretan 205 pertsonak lan egiten dute. Batzordea ELA sindikatuko zortzi kidek eta LABeko batek osatzen dute. Azaldu dutenez, enpresa hitzarmena negoziatzen ari dira, eta eskaera hauek egin dituzte: KPIaren araberako soldata igoerak, hobekuntzak bajen soldata osagarrietan eta lizentzietan, eta 4. eta 5. txandetarako eta lanaldi zatituko langileentzako hobekuntzak. Legazpiko CIEn, burdin lanak egiten dituzte autogintzaren sektorerako.

Legazpiko fabrikako langileek bat egin dute CIEk Legutioko (Araba) Goiaingo industria parkean duen lantegikoekin. Haiek maiatzaren 15ean hasi zuten greba mugagabea. 30 langile daude han, eta lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.