Lantegi Batuak 80,8 milioi euroren salmenten langan aritu da 2021. urtean
BILBO. Lantegi Batuak fundazioak enpleguari eutsi dio, pandemiaren bigarren urtean, eta gaitasun urriko langile taldea ez da murriztu: 3.139 pertsona dabiltza lanean Bizkaiko fundaziorako, horietako %82 gaitasun urriren batekin. Iaz, 80,6 milioi euroko fakturazioa izan zuen elkarteak, eta lortu zuen 27 langile beste enpresatan hastea. Lantegi Batuak fundazioak 42.000 orduko trebakuntza eman zuen, gaitasun urriko langileen enplegagarritasuna hobetzeko. 204 gizon eta emakume prestatu zituen Bizkaiko Aldundiko lan eskaintza publikorako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu