Irudia. Zumaia

LANKIDEAREN HERIOTZA SALATU DUTE

2012ko uztailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zumaiako Okin enpresako langileek atzo goizean elkarretaratze bat egin zuten, herenegun lan istripuz hil zen Gorka Ramos lankidearen heriotza salatzeko. Osalanen arabera, egoera txarreko ogiak eta oreak botatzen zituen edukiontzira sartu zen langilea, sarrera bat garbitzeko asmoz; konorterik gabe gelditu, eta hil egin zen.Bestalde, Cortesko (Nafarroa) tailer batean 48 urteko langile bat larri zauritu zen herenegun iluntzean. Gizonezkoak erredura larriak ditu hanketan, eta Zaragozako Miguel Servet erietxean (Espainia) dute ospitaleratuta. Gertaeran beste langile bat ere artatu behar izan dute larrialdi zerbitzuek, kea arnasteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.