Langileei laguntzea, eta alokairuetan esku hartzea eskatu du ELAk

xabier martin
2020ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
ELAk ostalaritzan «premiaz esku hartzea» eskatu du. Erakundeek lokalen alokairuei buruzko neurriak hartzea nahi du, sektorerako laguntzekin eta enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientearekin dauden langileentzako laguntza osagarriekin batera. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ostalaritzako 60.000 behargin daudela gogoratu du, eta, neurririk hartu ezean, «gobernuaren erabakiak ondorio larriak» izango dituela enpleguan eta ostalaritzako negozio askoren geroan.

«Kontua da nola iritsi garen egoera honetara», esan du sindikatuak; «Jaurlaritzaren planifikazio eta estrategia ezak ekarri gaituzte egoera honetara. Unean-unean hartzen dira erabakiak, beti gertakarien atzetik». ELAk uste du Jaurlaritzak birusarekin «elkarrekin bizitzea» erabaki zuela, eta pandemia neurtzeko ezarri dituen mailak Europako beste lurralde batzuetan baino «askoz altuagoak» direla; «ondorioz, egoerak gainezka egiten duenean baino ez du esku hartu».

Zenbait tasa, bertan behera

Gasteizko Udalak iragarri du zabor eta terraza tasak bertan behera utziko dituela gaurtik aurrera. 1.300 negoziori eragingo die neurriak, eta itxierak irauten duen bitartean iraungo du. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak dio erruduna ez dela sektorea, jendeak tabernetan harremanak egiteko modua baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.