Langile trebatuak falta zaizkiela diote Gaiako enpresek

2021eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
BILBO. Pandemiak eragin gazi-gozoa izan du Gaiarentzat: gozoa izan da elektronika eta teknologia enpresentzat eta komunikaziokoentzat (%1 - %2,5 handitu zuten fakturazioa); ingeniaritza eta aholkularitza enpresentzat, aldiz, gazia (-%4). Ondorioz, 2020ko fakturazioa 2019ko bera izan zen. «Ez genituen aurreikuspenak bete, baina, pandemiaren eragina ikusita, arrakastatzat jo behar dugu», esan zuen Jose Etxezarra Gaiako presidenteak, atzo, Bilbon.

Enpleguak %1 egin zuen gora, eta aurten beste %2 handitzea espero dute. Guztira, 20.732 langile dira elkarteko enpresetan, baina gehiago izan zitezkeen, arazoak baitituzte langile trebatuak aurkitzeko. Klusterraren helburuetako bat langile horiek Euskal Herrian trebatzea da, baina enpresa batzuek atzerrira jo dute «talentu» horren bila: «Baliteke enpresa batzuk atzerrira jo izana langile bila, baina atzerritik ere badatoz hemen trebaturikoen bila. Telelanak lan merkatu berriak ireki dizkigu guztioi».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.