Langile guztiek bat egin dute Mecanerreko grebarekin

Stellantis taldeak Urdulizko (Bizkaia) planta itxi eta 148 langile kaleratu nahi ditu. Sindikatuen arabera, lantegian etenda dago ekoizpena, eta ez da fabrikako langilerik ekoizpen lerroetan.

Mecanerreko grebalariek Urdulizen egin duten mobilizazioa. OSKAR MATXIN / FOKU
Iraia Vieira Gil - Iñaut Matauko Rada
2023ko irailaren 21a
12:10
Entzun

Joan den astean iragarri zuten moduan, Urdulizko Mecaner lantegiko langileek greba egin dute gaur, eta, sindikatuen arabera, erabateko jarraipena izan du deialdiak, ekoizpen lerroetan ez baitago langilerik, eta enpresaren zuzendaritzako kide batzuk eta bulegoetako langile batzuk sartu dira soilik. Goizean piketeak egin dituzte lantegiaren atarian, eta 11:00etan manifestazio bat egin dute grebalariek.

Irailaren lehenean, Stellantis multinazionalak planta guztiz itxi eta 148 langile kaleratzeko asmoa iragarri zuen, eta horregatik jo dute grebara langileek. Antza denez, Stellantisek enpresa batzordeari —ESK, LAB, ELA eta CCOO— adierazi dio ez duela langileen ordezkariekin biltzeko asmorik sei hilabete igaro arte.

Enpresaren zuzendaritzak lantegiaren bideragarritasunik eza jarri du itxieraren motibo gisa, baina sindikatuek gezurtatu egin dute bideragarritasun falta hori, eta «aitzakia» dela esan dute. Ekoizpenean 144 langilek egiten dute lan, eta planta garbitzeko azpikontratatuta dauden lau langileak ere kontuan hartu ditu enpresa batzordeak kaleratzeen zenbaketan. Gauzek berdin jarraituz gero, urriaren 7an manifestazioa egingo dute Urdulizen bertan.

- Laster informazio gehiago -

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.