lan istripua

Langile bat zauritu da Legazpin eta Zestoan atzo zauritutako beste bat oso larri dago

Atzo arratsaldean lan istripua izan zen Zestoako (Gipuzkoa) TS Fundiciones enpresan, eta langile bat oso larri dago. Lantegiko langileek elkarretaratzea egin dute goizean lantegiaren aurrean, eta gero manifestazioa egin dute. Legazpin (Gipuzkoa) ere lan istripua izan da gaur. Han, igogailua konpontzen ari zen langile bat besoan zauritu da, eta Zumarragako erietxera eraman dute.

2005eko urriaren 11
14:44
Entzun
J.R.E. 44 urtekoa "oso larri" zauritu zen atzo, lanean ari zela izandako istripua batean. Makina bat garbitzen ari zela makima martxan jarri zitzaion, eta bi hankak harrapatu. Zestoan protestak egin dituzte gaur.

Legazpin Lau Bide auzoan izan da istripua. Goizeko 10:45ean besoan zauritu da etxebizitza bateko igogailua konpontzen ari zen langile bat. Langilea Zumarragako Ospitalera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.