Lan istripua

Langile bat hil da Ziordian zazpi tonako xafla gainera erorita

Goizeko hamarrak aldera Ziordiako (Nafarroa) Dinescon enpresan lanean ari zen 55 urteko olaztiarra hil da. Antza denez, 7.000 kiloko porlanezko xafla erori zaio gainera.

2006ko uztailaren 14a
16:55
Entzun 00:00:0000:00:00
Casimiro R.F. 55 urteko olaztiarra Dinescon enpresan ari zen lanean istripua gertatu denea. Zazpi tonako xafla erori zaio gainera eta hil egin da. Foruzaingoa argitze-agiriarekin ari da lanean.

Nafarroko CCOOk langilearen heriotza salatu du, eta istripua ikertzeko eskatu dute, lan istripu gehiago gerta ez dadin. Sindikatua kezkatuta agertu da lanpostuetan ematen den hamaikagarren istripua delako eta seigarrena sektore berean. Lan Arriskuen Prebentziorako legea betetzea eskatzen du CCOOek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.