Lanerako bidean zihoala auto istripua izan eta hil egin da behargin bat gaur Tuteran. 36 urteko tuterarra da biktima, marokoar jatorrikoa.
Istripuarekin topo egin du 10:30ean oinezko batek, Castejon eta Tutera lotzen dituen bide batean, El Faldon parajean. Castejongo zaintzaldiko mediku taldea abisua jaso eta berehala bertaratu da, eta ikusi du biktima autotik kanpo zegoela, jada hilda. Guardia Zibiaren atestatuaren arabera, autoa errepidetik atera eta irauli egin da, eta kolpeak autotik bota du gidaria.
Hain zuzen, aste honetan salatu dute sindikatuek Nafarroan langile asko hiltzen direla errepidean lanera bidean. Gaurkoarekin, aurten bost langile hil dira Nafarroan, eta horietatik lau hil dira errepidean.